itzala

Nafarroako Parlamentuko presidenteari aurkeztuz hasi du Donostiako Protokoloak arduradun instituzionalekin egingo duen ibilbidea

Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin bildu da gaur Kontseilua. Iazko abenduaren 17an Kursaalen aurkeztutako Donostiako Protokoloa izan dute hizpide Aznarezek, Paul Bilbaok eta Haizpea Abrisketak, Kontseiluko idazkari nagusiak eta proiektuaren arduradunak, hurrenez hurren.

aHizkuntza eskubideak bermatzeko tresna abian jarri da, Donostiako Protokoloa aurkeztuta

Kursaal Jauregiak gainezka egin du Euskal Herritik eta nazioartetik

etorritako ehundaka eragile eta herritarrekin

Ekitaldi xume eta hunkigarri batez aurkeztu zen abenduaren 17an Donostian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, hau da, Donostiako Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ekitaldian esan zuen protokolo hau ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa dela, Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla. Protokoloa Kontseiluak eta Donostia Fundazioak sustatutako proiektua izan da.


Newsletter