Hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna abian jarri da, Donostiako Protokoloa aurkeztuta
Ekitaldi xume eta hunkigarri batez aurkeztu zen 2016ko abenduaren 17an Donostian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, hau da, Donostiako Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ekitaldian esan zuen protokolo hau ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa dela, Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla.