Sustatzaileak

 

Proiektuaren sustatzaileak Kontseilua eta DSS2016 Fundazioa dira. Haien ekimenez sortua da eta haiek arduratuko dira garapen zuzena izan dezan zaintzeaz.

 

EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA

KONTSEILUA euskalgintzako 40 eragile nagusienen bilgunea da. KONTSEILUAren helburu nagusia euskararen normalizazio prozesua azkartzea da, eta bere misioa euskara maila pertsonal, sozial eta ofizialean berreskuratzea. Euskalgintzaren ordezkaritza zabalena da eta bere eragin lana hiru esparru nagusitan betetzen du: Herrietan tokiko eragileekin egiten du lan eta maila pertsonaleko konpromisoak sustatzen ditu modu berritzailean. Instituzioetan harremanak izaten ditu administrazioekin hizkuntza-politika egokiak garabidean jartzeko. Nazioartean, KONTSEILUAk bi lan-ildo nagusi jorratzen ditu; batetik, gurea bezalako erakundeekin harreman iraunkorrak jorratu eta , bestetik, nazioarteko instituzioetan gure egoeraren berri eman, Europako Kontseilua edo Nazio Batuen Erakundean. KONTSEILUA onura publikoko erakunde izendatua dago eta lehentasunezkotzat jotzen den jarduera egiten du.

www.kontseilua.eus

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN 2016 EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA FUNDAZIOA

dss2016_250

Europako Kultur Hiriburutza Europar Batasunaren ekimena da, Europako herrien arteko hurbiltasunean eta elkartrukean laguntzekoa. Hiru helburu nagusi ditu: Europako kulturen aberastasuna, askotarikotasuna eta ezaugarri komunak nabarmentzea, europarrek elkar hobeto ezagutzea sustatzea, Europako Erkidego bereko kide izateaz jabetzen laguntzea.

2016ko Europako Kultur Hiriburutza aukera handia da kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko; hiriak hori aprobetxatzea erabaki du horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko. Gainera, Europako gainerako herrialdeekin harremanak indartzeko eta kulturaren alorrean berrikuntza sustatzeko lan egingo da.

Proiektuak eragin berezia du herritar elkartuagoak lortzeko bideak iradokitzen dituzten alorretan: teknologiaren ezaguera eta erabilera sustatzen du, sormen-prozesuetan bitartekaritzaren garrantzia azpimarratzen du, hizkuntza aniztasuna bultzatzen du, herritarren ahalduntzea eta parte hartzea errazten ditu eta pentsamendu kritikoa indartzen du . DSS2016 fundazioa da proiektu osoaz arduratzen dena.

www.dss2016.eu