KONTSEILUA

Kontseilua, euskararen garapen osoa helburu duten erakundeen bilgunea da. Euskararen aldeko erakundeek, elkarrekin aritzeko urrats historikoa egin dute, nahiz eta jatorri, ikuspuntu eta arlo desberdinetakoak izan eta hor datza, hain zuzen ere, Kontseiluaren indarra. Kontseiluak euskalgintzaren muina eratzen du eta bere baitako batasun horretatik zabaltzen dio euskararen egoera normalizatzeko beharrezko lankidetza dinamika euskal gizarte anitz eta osoari.