{"id":13132,"date":"2017-03-16T10:41:07","date_gmt":"2017-03-16T10:41:07","guid":{"rendered":"http:\/\/protokoloa.eus?p=13132"},"modified":"2017-07-14T10:42:18","modified_gmt":"2017-07-14T10:42:18","slug":"hizkuntza-eskubideak-bermatzeko-protokoloak-europako-instituzioetan-erreferente-izateko-lehen-urratsak-egin-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/protokoloa.eus\/?p=13132","title":{"rendered":"Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak Europako Instituzioetan erreferente izateko lehen urratsak egin ditu"},"content":{"rendered":"<p><em>Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Europako Parlamentuko Intergrupoan aurkeztu du eta Europako Kontseiluko zenbait arduradunekin bildu da Estrasburgon<\/em><\/p>\n<p>Paul Bilbaok adierazi bezala \u201cAbenduaren 17an, Donostian, zerbait garrantzitsua lortu genuela esan genuen, etorkizunari begira, hogeita hamar hizkuntza-komunitate baino gehiagoko ehundik gora eragilek, Europa beste oinarri batean eraikitzeko tresna adostu genuela esan genuen, eta orain uzta hori Europako instituzioetara ekarri nahi izan dugu\u201d.<\/p>\n<p>Izan ere, gaur goizean Paul Bilbaok <em>Intergroup for Traditional Minorities, National Communities and Languages<\/em> delako taldean aurkeztu du Protokoloa. \u201cEgia da, bai, Europako Batasunak ez duela inolako erabakirik hartu nahi Estatuei hizkuntza-politika demokratikoak abiarazi ditzaten, baina Europako Batasuneko Itunak edota Oinarrizko Eskubideen Gutunak jasotzen dituen printzipioak Europa osoan betetzeko oso erabilgarria da Protokoloa\u201d esan du Kontseiluko idazkari nagusiak. Izan ere, Protokoloak neurri zehatzak jasotzen ditu herritarren eskubideak bermateko; gizarte eragileek definitutako bide-orria dakar Protokoloak, eta beraz, Europa osoan hizkunza-eskubideen bermea modu homogeneoan egikaritzeko tresna da.<\/p>\n<p>Bilbaok Europako Parlamentarioei gogorarazi die 2013ko irailean arriskuan dauden hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren inguruko ebazpena onartu zutela. \u201cProtokoloa aipatu ebazpenak jasotzen zituen betebeharrak betetzeko arras lagungarria izango dela esan diegu Parlamentarioei. Protokoloak duela lau urte egin zituzten eskaera orokorrak, modu pragmatikoan betetzeko bidea eskaintzen duela gogorarazi diegu\u201d gaineratu du Kontseiluko ordezkariak.<\/p>\n<p>Bidaia probestuz, Paul Bilbao Europako Kontseiluko hainbat arduraduekin bildu da, besteak beste, Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoko arduradunarekin, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunako idazkaritzako arduradunarekin, Berdintasunerako eta Diskriminazio Ezarako Batzordeko buruarekin, etab.<\/p>\n<p>\u201cEtorkizunari begira Protokoloa Euroituna betetzeari begira tresna osagarrria izan daitekeela ondorioztatu dugu Itun horretako arduradunarekin. Are gehiago, bat egin dugu gizarte eragileon proposamenak oso eragingarriak izan daitezkeela Europatik egiten diren gomendioak osatzeko. Horrexegatik, Europako Kontseiluaren eta gizarte eragileen arteko zubi sendoak eraiki beharra ondorioztatu dugu\u201d azadu du Bilbaok.<\/p>\n<p>Oraindik lehen bilera izan bada ere, Kontseiluko ordezkariak etorkizun handia ikusten die egunotan mahai gaineratu diren ideiei. Are gehiago, egunotako bilerak kontuan hartuta, urtea amaitu baino lehen aurreikusten du Protokoloak erreferentzia zehatza izango duela Europako Kontseiluan. \u201cIazko abenduan esan genuen lan itzela egin genuela Protokoloa osatzeko, baina lan itzela genuela Protokoloak tokia har dezan Europako instituzioetan, bada, tokia hartzen hasia dela esan dezakegu\u201d gaineratu du Bilbaok.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Europako Parlamentuko Intergrupoan aurkeztu du eta Europako Kontseiluko zenbait arduradunekin bildu da Estrasburgon Paul Bilbaok adierazi bezala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":13133,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[186],"tags":[20,218,220,221,219,19],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/13132"}],"collection":[{"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=13132"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/13132\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13134,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/13132\/revisions\/13134"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/13133"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=13132"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=13132"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/protokoloa.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=13132"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}