Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren 8.2. artikuluak zehazten ditu etorkizunean jorratuko diren BOST LAN-ILDO nagusiak.

Jarraipen Batzordeak bost lan ildo landuko ditu

A – Gizarte eragileak Protokoloari atxikiaraztea

Jarraipen Batzordeak lan egingo du hizkuntzen alde lan egiten duten gizarte eragile gehiagok sina dezaten Protokoloa.

B – Protokoloaren inplementazioa barne politiketan 

Jarraipen Batzordeak hizkuntza-komunitateetako eragileek Protokoloa inplementatzeko egindako eskaeren jarraipena egingo du. Horretarako laguntza eskainiko du Protokoloaren betetze-maila koordinatzeko

C – Kaieren bateratzea eta partekatzea 

Gizarte eragileek Kaiera betetzen dutenean, horren ale bat Jarraipen Batzordeari helaraziko diote. Jarraipen Batzordeak horiek baliatuko ditu beste hizkuntza-komunitate batzuetako eragileei Kaierak prestatzen laguntzeko.

D – Protokoloaren aitortza instituzioetan 

Gizarte eragileek tokiko, eskualdeko, erregioko edo Estatuko instituzioetan Protokoloari aitortza emateko egingo duten lanketaren jarraipena egingo du. Halaber, Protokoloari aitortza egiten dioten toki, eskualde edo estatu mailako instituzioen zerrenda gaurkotuko du.

E – Protokoloaren legitimazioa nazioarteko instituzioetan 

Jarraipen Batzordeak lanketa iraunkorra egingo du Protokoloari nazioarteko instituzioetan legitimazioa aitor diezaioten, bai eta erreferentziako dokumentu bihurtu dadin ere.