Erreferentziak

2015eko martxoan Talde Antolatzaileak Protokoloa prestatzeko erreferentziak zein ziren zehaztu zituen. Behin eta berriz gogoratzen ari garen moduan, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (1996) izan da Protokoloari norabidea jarri dion ituna. Halere, azpimarratu nahiko genuke ebaluazio adierazleak zehazterako orduan UNESCOk onartutako Hizkuntzen Bizitasuna eta Desagertzeko Arriskua txostena (2003) dokumentua ere izan dela oinarrietako bat. Bi dokumentu horietaz gain, honako Itun edo dokumentu hauek ere izan ditu erreferente Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak:

 

NAZIO BATUEN ERAKUNDEA

  • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (1948)
  • Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (1966)
  • Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna (1966)
  • Teherango Aldarrikapena (1968)
  • Haurraren Eskubideen Aldarrikapena (1989)
  • Gutxiengo Nazional, Etniko, Erlijioso eta Linguistikoen Eskubideei Buruzko Aldarrikapena (1992)
  • Vienako Aldarrikapena eta Ekintza Programa (1993)
  • Herri Indigenen Eskubideei Buruzko Aldarrikapena (2007)

 

EUROPAKO KONTSEILUA

  • Giza Eskubideen eta Oinarrizko Eskubideen Babeserako Hitzarmena (1950)
  • Gutxiengo eta Erregio Hizkuntzen Europako Ituna (1992)
  • Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen markoa (1994)

 

UNESCO

  • Kultur Aniztasunari Buruzko Aldarrikapen Unibertsala (2001)
  • Adierazpen Kulturalen Aniztasunaren Babes eta Sustapenerako Hitzarmena (2005)

 

SEGURTASUN ETA LANKIDETZARAKO EUROPAKO ERAKUNDEA

  • Gutxiengo Nazionalen Hezkuntza Eskubideei Buruzko Hagako Gomendioak (1996)
  • Gutxiengo Nazionalen Hizkuntza Eskubideei Buruzko Osloko Gomendioak (1998)
  • Gutxiengo Nazionalen Bizitza Publikoan Parte Hartze Eraginkorrerako Eskubideei Buruzko Lundeko Gomendioak (1999)

 

EUROPAKO BATASUNA

  • Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna
  • Lisboako Ituna
  • Europako Batzordearen Txostena erregio edo gutxiengoen hizkuntzetarako ekarpenekin aniztasunaren eta kulturaren hedapenerako testuinguruan
  • Europako Parlamentuaren 2013ko irailaren 11ko Ebazpena, arriskuan dauden Europako hizkuntzen eta Europako Batasuneko hizkuntza aniztasunari buruzkoa

 

PEN INTERNATIONAL

  • Hizkuntza Eskubideen Gironako Manifestua

 

NPLD – HIZKUNTZA ANIZTASUNA SUSTATZEKO SAREA

  • Hizkuntza Aniztasunerako Bide Orria