Gizarte eragileak

Protokoloa prestatzeko prozesu honetan aitortu nahiko genuke, Europako hizkuntza komunitateen inguruan eratutako gizarte zibil antolatuaren lana. Bizitza demokratikoago batera jotzeko nahiak gizarte zibilaren aldarrikapena eta bizi gogoa suspertu ditu, eta horri esker lortu egin da herritarren sentsibilitatean eragitea. Horrexegatik, Protokoloaren prestakuntzan gizarte eragileek garrantzi handia hartu dute. Europako milioika herritarren bozgorailu diren erakundeek eta eragileek adostutako tresna bat sortu dugu. Errealitate desberdinetatik abiatzen gara, zalantzarik ez, baina helburu bertsua dugu geure hizkuntzen normalizazioaren alde lan egiten dugun gizarte eragileok. Hartara, prozesu hau elkarrengandik ikasteko ere baliagarria izan da.

Mise en page 1 1