Batzorde Zientifikoa

slider9

Protokoloa prestatzeko Batzorde Zientifikoa ere eratu zen. Erreferentziazko 17 adituk, intelektualek eta ikertzaileek osatu zuten. Diziplina desberdinetan eskarmentua duten pertsonak hautatu ziren, bai eta eremu desberdinetan lanean daudenak ere. Horrelako Protokoloan ikuspegi guztiak jasotzen direla bermatzea izan da Batzorde honen zereginetako bat. Batzorde Zientifikoaren ardura nagusia Protokoloari ekarpen kualitatiboak egitea izango da. Maila honetako dokumentu batek ikuspegi zientifikoa ere izan behar du txertatuta, eta horrexegatik erreferentziazko adituen laguntza eta aholkuak ere izan ditugu.

 

BATZORDE ZIENTIFIKOKO KIDEAK

Alexandra Büchler: Literature Across Frontiers (Muga Zeharreko Literatura) erakundearen zuzendaria eta Culture Action Europa eta Erresuma Batuko Itzultzaileen Elkartearen zuzendaritza kidea. Kultura/literaturen ikuspegia

Robert Dunbar doktorea: Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea. Zuzenbidean masterduna. Eskoziako Gaelikoan aditua. Hizkuntza, Literatura eta Historia zeltiarrean katedraduna. Arnasguneak eta ikuspegi juridikoa

Ewa Chylinski: Tbillisi, Georgia. ECMI (Gutxiengoen Aferetarako Europako Zentroa) erakundearen lurralde-zuzendaria Caucason. OSCE erakundean hainbat programa garatu izan ditu europako ekialdeko ikuspegia, gizarte eragileen ikuspegia

María Pilar García Negro doktorea. A Coruñako Unibertsitateko irakaslea. Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren Batzorde Zientifikoko kidea eta Deklarazioaren idazleetako bat.  Ikuspegi historikoa

Johan Häggman: European Bureau for Lesser Used Languages bulegoko aholkulari ohia eta Europako Parlamentuan eta Europako Komisioan aholkulari. Europako instituzioen ikuspegia

Elin Haf Gruffydd Jones: Hedabide eta sorkuntza industriako irakaslea Aberystwytheko Unibertsitatean, Gales. Mercator Institut for Media, Language and Culture erakundearen zuzendaria, hedabideen eta teknologia berrien ikuspegia

Davyth Hicks doktorea: ELENeko (Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Sarea) idazkari nagusia eta Eurolangeko zuzendaria. Europako instituzioak eta gizarte eragileak

Iñaki Martínez de Luna doktorea. Soziologian Doktorea; 1989tik gaur arte UPV-EHUko irakasle atxikia. 1986tik gaur arte Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna.

Conchúr Ó Giollagáin doktorea: Highlands Unibertsitateko Gaelikoaren Ikerketetan irakasle. SOILLSE – Hizkuntza eta Kultura Gaelikoaren biziberritzeko ikerketa sare nazionalaren zuzendaria. Ikuspegi juridikoa, giza eskubideak, arnasguneak

Miquel Strubell: UOC-Linguamón Hizkuntza Aniztasunaren katedraren zuzendari ohia Europako Kontseilurako aholkulari lanak egin ditu. Soziolingustika eta Hizkuntza-plangintza irakaslea. Hezkuntzaren ikuspegia, hizkuntza politiken ikuspegia

Ferran Suay doktorea: Psikologian doktore. Psikobiologia irakaslea Valentziako Unibertsitatean. ACPV erakundeko kidea. Asertibitatea, herritarren ahalduntzea, ikuspegi psikologikoa

Iñigo Urrutia doktorea: Zuzenbide administratiboko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, “Hizkuntza-eskubideak eta hezkuntza-sistema” tesia garatu zuen ikuspegi juridikoa eta hezkuntzaren eremua, hedabideen eremua, eremu sozioekonomikoa, zuzenbide konparatua

Fernand de Varennes doktorea gutxiengoen giza eskubideen munduko adituenen artean dago. Gatazka etnikoen, pertsona migranteen,eta beste hainbat gairen inguruan idatzi du. NBErentzat eta UNESCOrentzat ere hainbat txosten prestatu izan du. Giza eskubideak, hizkuntza eskubideak… munduan ospe handien duen pertsonetako bat da

Jaume Vernet doktorea: Zuzenbide konstituzionalean katedraduna Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean eta Consell de Garanties Estatutàries de Catalunya erakundearen kidea. Egun katalunian ikuspegi juridikoa lantzen duen aditu nagusienetakoa

Durk Gorter doktorea: Giza Zientzietako doktorea Amsterdamgo Unibertsitatean. 30 urtetik gorako ikerketa-esperientzia. Ikerrildoak: eleaniztasuna hezkuntzaren inguruetan; Europako hizkuntza gutxituen konparaketa; hizkuntz paisaia eskoletan. Frisieraren Soziolinguistika katedradun ohia Amsterdamgo Unibertsitatean. Ljouwert / Leeuwardeko Fryske Akademy erakundearen arduradun izandakoa.